Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: PLANAK:Uda

NORWAY, txu points, NORVEGE, du puan

jon_ki 06/06/2007 @ 08:11

Iepe,

Gogorarazten dizuet hitzegindakoa martxan dagoela, eta ari garela plana prestatzen. Kotxea alokatzea eta lo egiteko tokia merke ateratzeko komeniko litzaiguke gutxienez 4 lagun izatea, eta nik dakidala oraingoz 3 gara joateko asmo garbia azaldu dugunok. Lehen bait lehen zehaztu ahal izango bagenu jende-kopurua, hobe. Beraz, ANIMATU ZAITEZTE, letxes

Algorri

jon_ki 17/05/2007 @ 09:50

Kaixo,

Komentatu genuen bezala, Algorriko etxera deitu dut, eta Ekainak 23rako eman dut izena irteera "geologiko"rako (je, je, zenbat oroitzapen). Lehenago egiten dituztenak jadanik beteta daude. Goizeko 10 etan irteten da Algorriko etxetik, hondartzan azalpen bat ematen da, eta gero txalupaz ikusten da flysch-a. Guztira 4 bat ordu.
Zuek esan zer iruditzen zaizuen; nik 8 lagunentzako lekua hartu dut: orain ez zaitezte denak rajatu gero!
Gehiago izango bagina, lehen bait lehen komeniko litzateke jakitea.
Eguerdirako eta arratsalderako bestelako planik ere prestatu beharko da.
Ah! irteerak 7 euro kostatzen du, bana badakit hori zuen geologia-grina asetzearen truke huskeria dela