Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: Zuriza ta gero - Norbegia baino lehen

Zuriza ta gero...OPORRAAAAAK!!!

gti 31/07/2007 @ 18:35

Arratsalde on denoi!...ondo-ondo egongo zaretelakoan nago, baina inork idazten ez duenez, ni ausartu naiz, gainera "sarrera bat idatziz"(ez erantzun bat) ea zer ateratzen den. Beno, ba Zurizakoa pasatu zen...aaaahhhh!...eta ondorengo astea etxean egon naiz, bai!...BRONKITIS BATEK JOTA!...jopeeee!...sukarra, buruko mina y bla, bla. Gaur plakak atera dizkidate eta dena ondo dago, honezkero ez daukat sukarrik, baina estularekin jaraitzen det...kof-kof! Likidoa eran ta eran ari naiz, salda beroa, laranja-zukua, aktimelak...esan didanez hiru egunetan guztiz ondo egongo naiz, baina ordura arte antibiotikoekin jarraitu behar. Beno, Noruegako bidaia galtzeko zorian ikusten nuen...buuuuf!

 Ta gaia adatuz, besteok nola zaudete?...Trasteak prestatzen oporretarako? Ondo ibili, formalak izan (ez gehiegi) ta disfrutatu.

Inma