Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!


INFORMAZIO GEHIAGO

Artikutza

Iepe pendejos,

Esan bezala, Otsailaren 23ko asteburuan Oiartzun eta ingurutan geratzeko plana badago. Esaterako, Artikutzara joan gaitezke bueltatxo erraz bat ematera; hori bai, kotxez herriraino jeitsi nahi izanez gero, baimena eskatu beharra dago aldez aurretik:
http://www.donostia-artikutza.org/

Ah! asmoa asteburu osoa geratzekoa den ala ez ere zehaztu: hala balitz, adibidez, igandean Larrunera joan gintezke, umeak (eta "GTI-accion mutante"-ko zenbait kide) trenez igotzeko aukera baitago.

Edozein kasutan, zita Ostiral arratsean egingo dugu, kontrakorik esaten ez duzuen bitartean

Erantzunak(21) »


  1. lepi 2008-02-12 - 10:44:45 GMT 1

    Aupi !! Gu asteburu osoa joateko asmoa geneukan(ahal bada). Antza aukera batzuk daude gorroneatzeko: Mikelen etxea, Garbiren etxea eta ... bueno, Jonen kajoiarekin ezin da kontatu.
    Plan hori gustatu zait.Nigatik konforme baina etxeko jabe horiek hitz egin behar dute ea zer iruditzen zaien asteburu batez beren etxeak elbarrituz inbadituta egotea.
    Bueno pitxines langilearena egiten jarraitu behar dut.

  2. Inma 2008-02-12 - 22:35:56 GMT 1

    IeEepa salaos!...nirekin ere kontatu asteburu osorako, ostiraletik igandera arte, gorroneatzeko apuntatzen naiz...je,je! Planei buruz, nigatik ondo Artikutzako paseoarena ta Larrun-ekoa. Jon, Artikutza herrira jaistearena, merezi al du?...ze igual baimena eskatzeak ez du merezi...zu egonda zaude, ezta? ta zer egingo zenuke?
    Beno, ba Lepik dioen bezela, txabolen jabeek zerbait esan beharko dute, ezta?

  3. Jon 2008-02-13 - 15:23:44 GMT 1

    Zutik lo egiteko gai den edonor nire etxean ongi etorria izango da.

    Artikutzari dagokionez, ibilbide laua egin nahi badugu, herritik bertatik izan beharko, por pelotas. Beraz beharbada hoberena baimena eskatzea izango da. Lehenik garbi izan behar da zenbat (lagun eta kotxe) garen.

    AH! Bazkaltzera bakarrik animatzen denentzako, Tolare jatetxea erreserbatuko dut, Oiartzungo Ergoien auzoan (Pagoa baino lehen) OK?

  4. Mikel 2008-02-13 - 17:40:21 GMT 1

    Kaixo kuadrila

    Oiartzungo nekazaletxea (borda alegia) azpalditik dago erreserbatuta

    Logelak aukeratzeko posibilitatea dago

  5. garbi 2008-02-14 - 00:45:52 GMT 1

    Kaixo, kaixo:
    Badaukat zuek ikusteko gogorik!
    Paseo luzerik emateko indarrik ez dut, baina Oiartzungo bazkariako apuntatzen naiz.
    Nire etxean lekua bai, oherik ez ordea.
    Ikusi arte orduan

  6. Beltza 2008-02-14 - 08:20:06 GMT 1

    Aupa jende. Gu ere larunbateko planera animatzen gara eta segun eta zein ordutan hasten den irteera saiatuko ginateke ostiral arratsaldean joaten.

    Ongi izan.

  7. Mikel 2008-02-15 - 17:31:29 GMT 1

    NORTZUK ZATOZTE OSTIRAL ARRATSALDEAN?

  8. lepi 2008-02-18 - 15:25:38 GMT 1

    Gu ostiralean joango gara.Ez dakigu zer ordutan iritsiko garen (19ak aldera??). Badago berogailurik?(hotza egingo du eta). Afaria etxetik eraman dezakegu (bokata edo) edo bertan zerbait prestatu (arrautzak...???), baina joango garenon artean geratu beharko dugu, ezta?
    Bueno ea poliki-poliki beste iritsi batzuk ikusten ditugun.

  9. Mikel 2008-02-18 - 17:55:29 GMT 1

    Lepi, ez larritu.
    Logelak berogailuak dituzte.
    Sukaldean tximinia bat dago eta salak estufa bat.
    Jon (baldin badator) eta biok erosketak egin dezakegu zentru komertzialan asteburu osorako.

    Ez da inork gehiago etortzen ostiralean?

    Animatu zaitezte.

  10. inmahydro@hotmail.com 2008-02-18 - 18:57:42 GMT 1

    Kaixo txabalitos! a ver, vamos por partesss, azinezkoa zait ostiralean Oirtzunen egotea...snif!...siii, badakit baietz esan nuela, ke estaría allí el viernes...en fin! ba ezin detela. Hala ere, larunbatean zuekin gosaltzeko konprometitzen naiz, beraz, 09:30ak aldera (edo) Oiartzunen agertuko naiz, faleeee????...ta igandera arte geratuko naiz, noski!

  11. Jon 2008-02-18 - 19:09:54 GMT 1

    ADIOS!! Tximinia badago eta Ibon badator, akabo aire garbia arnastu ahal izatea.

    Tira, ba bistan dago DGT-k agintzen duen bezala "irteera eskalonatua" egingo dugula. Hitzordu hauek jarriko ditugu, eta norbaitek arazorik badu esan dezala:

    -Ostiralean arratsaldeko 8tan Alcampo-ko ate nagusian (autopistatik irten eta berehala), erosketak egiteko. Ostiralean zatozten GUZTIAK (no te jode...)
    -Larunbatean goizeko 10:30etan Exkax-eko barreran (Artikutzarako errepidean, Bianditz gaina pasa eta pare bat kilometrora)
    -Bestela, ordu bietan Tolare jatetxean (Oiartzun)

    OK EBRIBODI?

    Igandeko planari dagokionez... neguan Larrunera igotzeko trenik ez dabil. Pentsatuko dugu zeozer; umeak bizkarrean eraman, plan alternatiboren bat...

  12. Jon 2008-02-18 - 19:42:14 GMT 1

    Hona hemen 3 tokiak: (google earth -ekin engantxatuta nago-eta)
    google maps

  13. ibon 2008-02-19 - 08:22:04 GMT 1

    gu ostiralean joango gara.
    Tximinia dagoela esan dozu?

  14. Mikel 2008-02-19 - 10:06:40 GMT 1

    Kaixo. guztioi.
    Ostiralean, 8ak arte itxaron beharrean (oso berandu iruditzen zait dena ilun ilun egongo da eta) zuen zain egongo naiz bordan 7etatik aurrera. Tximiniak piztu eta umeak afaldu ta gero bi edo hiru Alcampora geitxi gaitezke furgoneta batean. Modu honetan humeak ez dira azpertuko guk erosketak egiten dugun bitartean.

    Inmak, larunbatean gosarirako bazatoz ogi xigortua edo ta kruasanak ekarri, Oiartzuna ez geixteagatik.

  15. Ainhoa 2008-02-19 - 11:18:36 GMT 1

    Hola denoi, zer moduz. Gu joatekotan larunbatean bazkaltzera izango litzateke, baina ez dakit zihur. Iñaki sei ordutara joango denez eta ni gripearekin egon naizenez, nahikoa echo polvo nago. Hala ere, esan non den larunbateko bazkariko lekua, Ergoien auzoan? Ez bagara ikusten ondo pasau eta eskuminak denori.
    Ainhoa

  16. Inma 2008-02-19 - 11:23:11 GMT 1

    Hementxe nago berriz ere. Larunbatean nere hiloba Jonek pianoa joko du Andoain-en (oraintxe bertan enteratu naiz) ta ikustera joango naiz...noski! Honek esan nahi du ez naizela Oiartzunen egongo gosarirako...ya lo siennnntoo! Tolare jatetxean bazkalostean agertuko naiz, beraz ez duzue neretzat erreserbatu behar. Abur!

  17. Jon 2008-02-19 - 19:28:04 GMT 1

    Ba ni ikastaroa dela eta zortzirak baino lehen ezin izango dut joan, ke konste.
    Mikelen nekazalturismoan geratzen gara orduan.

    Ainhoa: gezurra dirudi. Mapa eta guzti jartzen dizuet, eta oraindik galdezka... kaguenlaletxe. Aritxulegiko errepidea hartu, ta eskubira ikusiko duzu. Asteburuko menu bereziren bat nahi izanez gero, aurretik erreserbatu behar da, baina zenbat garen zehatz-mehatz jakiteko nahiko lan badagoenez....

  18. Beltza 2008-02-20 - 08:10:52 GMT 1

    Aupa, gu ere ostiralean agertuko gara, baina ez dakit zein ordutan. Igandean berriz, Gasteizen egon behar dugu, beraz larunbateko gaua pasatzeko erosoago egongo zarete. (ostiralean erretzen ez bazaigu borda...)

  19. Garbi 2008-02-20 - 23:15:37 GMT 1

    Kaixo, nire sukarrak pakian uzten banau ni bazkarian izango naiz eta beste egunetarako auskalo,...

  20. Jon 2008-02-21 - 19:53:59 GMT 1

    Aupa mendigoizales,

    Jatetxea beteta egongo denez, abisatu naute menua derrigorrez erreserbatzeko, eta bizitza ez konplikatzeko, dagoen merkeena enkargatu dut (20,95).
    A saber:
    1- Jamon, esparragos, pimientos rellenos, eta revuelto de gambas. A tutiplén
    2- Lengua edo Redondo edo Filete
    3-Tarta de hojaldre y helado
    kafea eta etxeko ardoa barne.

    Ados? Bestela, izorrai, ez baitu denborarik ematen aldatzeko

    MARTA, GOGOAN ZAITUGU

  21. ibon 2008-02-22 - 09:07:59 GMT 1

    Gure asmoa etxetik 5ak aldera ateratzea da. Beraz, kontuan hartuta bertara ailegatzeko bidea ahaztuta dugula eta bizpahiru aldiz errekulatu egin beharko dugula kalkulatuz, 7ak aldera iristea ondo legoke, eta hori errepidetik azeritxorik ez badot topatzen. (gero eta gutxiago ikusten dira, azeritxoaren egoera Euskal herrian dramatikoa da.)

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>