Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

INFORMAZIO GEHIAGO

ASTE BURUA OIARTZUNGO BORDAN

Kaixo lagunak.
Kroatziatik iritxi bezain laister jaso dut zuen eskakizuna.
Abuztu osoa artuta dago jadanik.
Irailako lehen asteburua libre dago.

Zuen erantzunen zain egongo naiz.

Erantzunak(22) »

  1. inma 2008-08-25 - 11:41:52 GMT 1

    Ieeeepaaa!!! Nojan egon naiz orain arte ta blogean sartu naiz...huraxe zen nire egonezina blogeko berriak jakitzeko...haaayyy!!!...beno, orduan iraileko lehen asteburua Oiartzun-en,...argazkiak eramango ditut. Muxu handi bat denoi!!!

  2. ibon 2008-08-25 - 13:11:12 GMT 1

    Irailaren lehen asteburu hori elorrioko jaiak dira eta silviak koadrillako bazkaria dauka .Azken urteotan data hori aprobetxatu egin izan dut lepi eta apuntatzen zenarekin mendira joateko. Aurten ere mendira joatekotan ginen, pentsatuaz abuztuko azken asteburuan oiartzunen egon ahal izango ginela han mendirako planak zehaztuz. Baina hori ez denez posible, lepi eta biok irailaren lehen asteburuan mendira joatea proposatzen dogu (Zurizako aterpetxera edo iparralde aldera) eta oiartzungoa 2.astebururako (edo posible den egunerako) atzeratu.
    zer deritzozue?

  3. Beltza 2008-08-26 - 07:04:14 GMT 1

    Aupa jende. Ni ere aspaldi nengoen blogean sartu gabe. Atzo Lepiren deia jaso nuen eta mendi asteburuko plana azaldu zidan. Ni Ibonekin nago eta, etxean baimena izan ezgero, Piriniotako irteerara apuntatzen naiz. Oiartzungoa hurrengorako utz dezakegu.
    Aio!

  4. inma 2008-08-26 - 09:33:38 GMT 1

    Iepa!...nigatik Pirinioetako plana primeran, nirekin kontatu! Otsailetik ez naiz bueltatu ta banuen gogoa joateko. Iparraldera bagoaz ere ondo. Ciao!

  5. Jon 2008-08-27 - 11:54:25 GMT 1

    Baaaaaaaaaale, m'apunto. Beti ere, adjudikaziotan susto handirik ematen ez badidate behintzat.
    Traineruak ikusi gabe geratu behar...

  6. Garbi 2008-08-29 - 20:38:00 GMT 1

    Kaixo denoi. Ni ere mendira joateko apuntatzen naiz, berdin zait nora. Bueno, ongi segi eta ikusi arte.

  7. inma 2008-08-30 - 20:02:12 GMT 1

    Aupa txabalotas ta txabalotes. Nere etxeko obrak aurreraka doaz pixkanaka. Pintoreak aste honetan amaitu du ta akutxilladoreari tokatzen zaio orain. Iraileko bigarren astean sartuko da seguraski ta ordurako argia (elektrizitatea) amaituta egon behar da. En resumen, lehen asteburuan nere nebak argiaren azken ikutuak (ke son basteantes cosas) egitera etorriko zait eta Gasteizen egon behar naiz. Bera libre dagoenean aprobetxatu behar, beraz ezin izango naiz zuekin joan...snif!...oraingoan ere ezin Piriniotara joan,...joeeee!...en fin! no ha mal que por bien no venga. Ondo-ondo pasa ta ea Oiartzunen ikusten garen.

  8. inma 2008-08-30 - 20:03:33 GMT 1

  9. inma 2008-08-30 - 20:05:24 GMT 1

  10. Mikel 2008-09-01 - 10:15:01 GMT 1

    Kaixo.

    Inmaren ordez neuk joango naiz, eguraldia laguntzen badu. Hipodromoan ezingo naizela joango esatearekin lortu dut baimena. Beraz ostiralean ikusiko gara.

  11. inma 2008-09-04 - 08:01:52 GMT 1

    Txabaloteees!!!...ondo-ondo pasa mendian. Ez dakit nitaz gogoratuko zareten (seguro ke no), baina ni zuetaz fijo gogoratuko naizela...snif!...mmm...y ya que estamos, fabore txikitxo bat eskatu behar dizuet...gailurrera egotzerakoan (a todas las que hagáis) irrintzi bat bota nere oroimenez, bale?...jooo!...ah! y quiero pruebas...je-je! MUXU HANDI-HANDI BAT!!!

  12. Mikel 2008-09-04 - 12:48:44 GMT 1

    Badirudi eguraldi txarra datorrela astebururako.
    Jorgek dio ez duela merezi.
    Jon eta Garbik gauza bera diote.
    Beraz badirudi bakarrik geratuko zarela ez baduzu kampaña egiten.

  13. ibon 2008-09-04 - 19:58:18 GMT 1

    Mkguen... xirimiri pixka bategatik.... eta goretexak zetako dira, ba?

  14. Mikel 2008-09-05 - 11:24:59 GMT 1

    Badakizu gero eta "komodogoak" gara.
    Nahi baduzu biak goaz.

  15. ibon 2008-09-05 - 14:51:10 GMT 1

    Mikel, hi bai hi! Beti prest. Eskertzen da horrelako gti-kidea.
    Baina, azkenean hobe izango da bertan behera ixtea, jakinda datorren asteburuan Oiartzunen izango garela danok.

  16. MIKEL 2008-09-08 - 13:06:51 GMT 1

    Kaixo lagunak.

    Albiste txar bat.
    Bordako pistina kendu eginda, uraren kalitatea oso txarra zen eta.
    Bañitoa urrengo urterako utzi beharko dugu.

    Ostiral arratsalderako espero zaituztet.

    Eguraldia laguntzen ez badu, argazkiak ikusten eta plan mundialak egiten igaroko dugu asteburua.

    DENOK (Marta, Ainhoa familia barne, eta abar ..) asaltzea itxaropenarekin agurtzen zaituztet

    Mikel

  17. inma 2008-09-09 - 12:20:19 GMT 1

    Kaixooo!!!...asteburua badatorrelaaa!...ni ezin naiz ostiralean bertan joan, hiloben kargu egin behar naiz ostiral arratsalde-gauean. Baina lasai, ze larunbatean bazkaltzeko azalduko naiz, fale?...lehenago heltzen banaiz, deituko dizuet, nondik zabiltzaten jakiteko.

    Muaka!

  18. Jon 2008-09-11 - 11:32:48 GMT 1

    Beno, orduan zer?
    beste guztiak ostiraletik igandera zatozte? hori ere zehaztea ez litzateke gaizki, ke aluego pasa lo ke pasa.
    Diot ideia bat egiteko, denbora ondo antolatu beharrean nabil eta (ikasturte hasiera, lan pila , estresa... guzti hori)

  19. ibon 2008-09-11 - 14:11:40 GMT 1

    Gu bai, barikutik domekara, Neu ere ikasturte hasieran nabil baina dbh (natu) baiño ez dudanez estres gutxi. Ezin dotena zehaztu da zein ordutan irtengo garen. Hasierako asmoa 5ak aldera ateratzekoa zen baiña paketeren baten esperoan gagoz (7ak baiño lehen iritsi behar dena) eta itxaron beharku.
    ala pues.
    Inma eroaizu portatila neuk ere baditut argazki batzuk eta.

  20. inma 2008-09-11 - 14:17:42 GMT 1

    Bai, portatila eroango dot ta baita kanoia ere argazkiak ganoraz "en plan grande" ikusteko. Zapatuan ikusiko zaitxuet. Muxuak!

  21. Jon 2008-09-11 - 16:37:21 GMT 1

    Bale pues, ni orduan 8ak aldera agertuko naiz. Norbait igo beharra badago abisatu dezala.
    Ostiral arratsaldea aprobetxatu behar lanerako mekagueeeeenn

  22. inma 2008-09-12 - 11:36:40 GMT 1

    Garbi, portatila eramaten badozu, argazkiak pen-drivetik pasatuko dizkizut ta gero Jonek edo Mikelek eraman dezakete beraiek kopiatzeko. Ezin izan ditut CDan kopiatu...

Erantzun bat idatzi

<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>