Beno. Atzo erreserba egiten saiatu nintzen, baino erantzuna ezezkoa izan da.
Kaixo Mikel,
sentitzen dut, alokatuta daude iada.
Beste batean?
untsa izan.
Rafa
Juansarenea Nekazal etxea
Arruitz (Nafarroa)
649268929
www.juansarenea.com
Beraz, beste nonbaitera joan beharko gara.
Nafarroako hegoaldean begiratzen egon naiz. helbide hauek lortu ditut.
http://www.sagastietxea.net
Hemen SagastietxeaI libre dago.
http://www.gurekaiola.com
Libre segitzen duela dirudi.
http://www.casa-alicia.com
http://www.azudillo.com
Hiru apartamentu dira, Senda Viva ondoan.
http://www.casabaztan.es
Tafallatik gertu.
Aukeratu laister
Aio
Mikel


Zabaldu
del.icio.us
Atzo, nik ere ia pare bat ordu galdu neban, begira eta begira, eta ez da batere erraza. Iparralden,araban... denetarik.
Nik uste dot, oraingo honetan zeuk hartu badozu ardura hau, eta falta diren egunak falta direla ikusita, zuk zeuk har dezazula erabakia. 12-13 pentsonandako den bitartean nahikoa. eta tximinia duen bitartean...
Sagastietxean ohe handi bakarra dago.
Iparraldean:
Bichta-Eder-en 4 ohe handi daude eta 2 normal. 2 WC
Jaungazten 5 ohe handi daude baina WC bakarra.
Gytes-pays basque-ko etxea 3 ohe handi 6 normal , WC bakarra.
Guztiek tximinia dute.
Astelehenean guztien iritzi eta erantzunenkin bat aukeratu eta erreserba egitea hobena litzateke.
Aio
Mikel
Nik Jaungazte lehenengo aukeran eta Sagastietxe bigarrengoan aukeratuko nituzke.
Ongi ibili eta eskerrik asko.
Niri berdin zait nora joan, iparraldera edo hegoaldera. Sagastietxe begiratzen egon naiz, eta usten dut "parcialmente ocupado" dagoela. Iparraldeko etxeen artean eta hamar pertsona izanda, Jaungazte aukeratuko nuke. Jorge etortzen bada 13 pertsona sartzen garena (Mendionde) .
Aupa jende, zer moduz gabiltza?
Bi gauza, gu seguraski larunbatean joango gara, aste nahiko gogorra izaten ari gara eta ostiralerako prestatzen gaizki ibiliko gara.
Beste aldetik, pentsatu duzue nola egin erosketen asuntoa? Banatuko ditugu lanak, Donostiarrak arduratuko zarete, gu arduratuko gara? Buelta bat eman beharko genioke. Edozein kasutan ardo beltza nire kontu.
Hala, ikusi arte.